2010-11-28

La Vivienda Contemporánea

Izenburua: La vivienda contemporánea. Programa y tecnología
Idazlea: Ignacio Paricio, Xavier Sust
Urtea: 2004
Argitaletxea: ITeC

Laburpena:
Reflexión sobre la idoneidad de la vivienda como producto y sobre la actualización a las nuevas tecnologías y métodos de trabajo de todo el proceso constructivo, desde su concepción hasta su materialización. Este estudio, fruto de la colaboración entre la Dirección General de Arquitectura y Vivienda y el ITeC, sintetiza los conocimientos sobre aspectos tanto técnicos como sociológicos, los aplica a la producción de viviendas e intenta responder a la preocupación existente en el conjunto del sector y de la sociedad por la evolución del sector residencial.


Kritika:
Bizitzeko era eta ohiturak guztiz aldakorrak izan dira historian zehar eta honekin batera etxebizitzak ere aldatzen joan dira. Azken hamarkadetan ordea, etxebizitzetan ez da aldaketa hori mantendu. Gizartea guztiz kontserbatzailea bihurtu da eta eraikuntzak jarraitu beharreko norabidea galdu du.

Hau da Xavier Sust-ek atal honetan salatzen duena. Gaur egungo gizartearen egoera eta beharren azterketa bat egin ondoren, etxebizitzek bete beharko lituzketen beharrak asegabe uzten dituztela frogatzen du.

Arazo hauen konponbidea etxebizitzei buruzko planteamendua aldatzea da. Etxebizitzen eskaintzak anitzagoa beharko luke izan, egun bizitzeko era aldatu baita. Jadanik famili tipoa ez da senar-emaztea + bi seme-alaba. Ikasleak, umerik gabeko bikoteak, bakarkako bizitza, adineko jendea... guztiek bere behar ezberdinak dituzte. Honek etxebizitzetan malgutasun handia eskatzen du.

Gainera, gaur egun lehen baino garrantzi handiagoa ematen zaio konforta, seguritatea eta ekipamendua bezalako kontzeptuei eta honek ere berean, aldaketak eskatzen ditu proiektatzeko orduan.

Horregatik, etxebizitzen zati bakoitza bakarka aztertu beharra dago. Logelak lo egiteko ala intimitate bunkerrak? Egongela egitan al da gune kolektibo? Sukaldeak garrantzi gero eta gutxiago al dauka? Higieneak gero eta garrantzi gehiago, bainugela bat logela bakoitzeko? Hauek ez lirateke etxebizitzen planteamentua hausnartzean sortuko liratekeen galderen zati urri bat besterik.

Galdera hauei erantzuna emateko eraikuntza aldetik eman diren aurrerapen teknologikoak aprobetxatu beharko lirateke. Egungo materialak gero eta hobeak dira termikoki, akustikoki, konstruktiboki... Aurrerapen guzti hauei esker posible litzateke pareta eta egiturek estalitako azalera aurreztea, konfort egoerak gastu energetikorik gabe lortzea...

Kontutan eduki beharreko beste atal bat aurrerapen teknologikoen abiadura litzateke. Duela 30 urte proiektatutako bizitza gehienek ez dituzte egun teknologiaren aurrerapenarengatik sortutako beharrak asetzen. Horregatik aurretik eman diren akatsetatik ikasi beharko genuke eta eman daitezkeen aurrerapenak aurreikusi.

Soluzio guzti hauek gizartearen bizi kalitatea asko hobetuko lukete, bizitzeko leku bat izateaz gain, etxebizitzak, ongi bizitzeko leku bat izango liratekeelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...