2010-11-15

Orubearen Tamainaren Konparaketa

Nola jakin aukeratutako orubeak tamaina egokia duela proposatutako programa jasotzeko? Bolumenen analisia egiten hasi bitartean nire eraikinaren programa antzekoa duen Bastero Kultur etxea eta nire orubearen arteko konparaketa erabiliko dut honetarako.

Bastero Kultur etxea Andoainen kokatzen da eta Luis Peña Ganchegui, Rocío Peña eta Mario Sangallik egina da. Eraikin honek Andoaingo auditorioa, kultur etxea eta musika eskola batzen ditu. Honez gain, esposizio guneak bat, taberna eta ap
arkalekuak ditu. Nire proiektua bezala orube maldatsu batean kokatzen da eta malda hau eraikinaren espazio ezberdinak antolatzeko erabiltzen du.

Sateliteko eskala berdineko bi argazki hartuta orubearen tamainak nahiko erraz alderatu daitezke eta ikusten den moduan bien tamaina antzekoa dela ikus daiteke. Honi Urumea ikastolaren eraistea gehitu behar zaio, beraz, nire orubea zertxobait handiagoa da. Analisi txiki hau ez da guztiz zehatza, baina kalkulo txiki bat egiten laguntzen du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...