2011-02-14

Ikusmirak

Gure garuna ez omen da gai, aurretik zentzumenek somatu ez duten ezer imaginatzeko. Aurretik ikusi, entzun, usaindu, ukitu edo dastatu ez duguna ezagutzea ezinezkoa zaigu. Inguruan dugunaz ohartu eta ikastea oso garrantzitsua da.

Arkitekto izateko bidean garenontzat, behar bada, are garrantzitsuagoa da ingurua ezagutzeko behar hau. Gure inguruan, eraikuntza eta azpiegitura ezberdinetarako ematen diren soluzioak aztertu eta baloratzea ezinbestekoa zaigu gure ogibide honetan hobeak izan nahi badugu.

Horretarako, eta nire erreflexio hauek zabaltzeko asmotan, nire inguruan ikusten ditudan obra ezberdinen balorazio eta azterketa txiki bat egiteko asmoa dut blog-aren sekzio berri honetan. Hona hemen aurreneko Ikusmira, ea gustatzen zaizuen!

Epe baterako trenbide gaineko oinezkoen pasabidea, Errekalde, Donostia:

Sekzio berri honetako aurreneko eraikuntza Errekalden kokatzen da. Duela ia urte bete, Donostialdeko Metroaren proiektua dela eta, Añorga Txiki eta Lasarte arteko trenbidearen saihesbide lanak hasi ziren. Proiektu honek, Errekalde auzoarentzat sarrera berri bat planteatzen du N-1 errepidea eta trenbidearen gainean.

Obra honek, ordea, orain arte trenbide gainetik pasatzen zen oinezkoen bidea ebakitzea eskatzen zuen. Horregatik, obrak bukatu bitartean, epe baterako pasabide berria hau eraiki behar izan da.

Pasabide berri hau andamio bidez eraiki dute. Urrutitik ikusita, zentzu gabeko burni eta altzairuzko nahaste bat ematen du, baina gerturatu ahala, trenbide gainetik igarotzeko 7-8 metro inguru altxatzen den ondo eraikitako egitura desmuntagarri bat dela antzeman daiteke.

Andamioak bertikalki kokaturik ez daudenez, egiturak ez du batere itxura onik, baina dagoeneko ia urte bete igaro da eraiki zenetik eta ez du arazorik eman! Gainera, ematen duenez irisgarritasun legeak eskatzen duen %6-ko malda maximoak betetzen ditu!

2 comentarios:

  1. Bai, egiya esan urrutitik kriston txapuza emateik, baino hor segitzeik bate moitu gabe.
    Eta Errekaldeko entrada berriya nola jungoek?

    ResponderEliminar
  2. Errekaldeko entrada nazionalan gainian pasatzeken zubitikan ingoek. Zubiya luzatu ingoyek trenbide gainetik pasatzeko.

    Hemen informazio geyo: http://www.donostia.org/info/general.nsf/pages/MetroDonostialdea/$file/abianda_MetroDonostialdea_enmarcha.pdf

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...