2011-11-21

Harresi Baten Birgaitzea

Proiektua: Harresi Nazari baten birgaitzea
Arkitektoa: Antonio Jimenez Torrecillas
Kokapena: Granada
Urtea: 2005



Azalpena:
San Miguel muinoa, Granadako Albaicín auzoaren gainean kokatzen da eta Darro ibaiaren arroaren azken ibilbidea da. Muino honek beti izan du hiriarekin harreman zuzena eta horregatik, XIV. mendean, berau babesteko harresia eraki zen. XIX. mendean, ordea, lurrikara batek, harresiaren 40 metro luze eraitsi zituen.

Proiektuak, harresiaren osotasuna berreskuratzea du helburu, baina, berezko harresia ikutzen ez duelarik planteatzen da, bi interbentzioen denbora tartea dela eta. Era honetan, gainera, XIV. mendeko harresia bere horretan mantentzea lortzen da.




Harresi berria, granitozko xafla batzuen bidez eraikitzen da. Xafla hauek 1 mm-ko erresistentzi handiko mortero baten bidez lotzen dira. Horrela, morteroa ez ikustea lortzen da, xaflak bata bestearen gainean apoiatuta daudela ematen duelarik.

Erabilitako material honek harresiak zurruna ez izatea ahalbidetzen du eta barrutik 80 zm-ko pasabide bat dago, alde batetik bestera eramaten gaituena. Granitozko xaflen artean uzten diren tarteek, barruko espazio hau argiztatzen dute, interes handiko espazio bat sortuz.



Harresia eraiki eta urte betera, inguruko bizilagunen kexak zirela eta, harresi berrian ate bat ireki zen alde batetik bestera era errazago batean igaro ahal izateko. Bizilagunen esanetan, aurreko proposamenak ez zuen segurtasunik eskaintzen.

Irekitako ate berri honek, proiektuaren izaera pixkat apurtzen du, baina harresiaren erorketak hiriari eskeini zion funtzio berri bat berreskuratzen du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...