2011-05-05

Funtzio askotako auditorioak

Gaur egungo gizarteak eskaintza kultural eta sozial handia eskatzen du. Denok nahi ditugu gure etxetik gertu polikiroldegi, kultur etxe, musika eskola eta zahar egoitzak. Horregatik, herri bakoitzak eskaintza guzti hauek bete behar dituenaren joera zabaldu da. Argi dago guzti honek aberastasun sozial bat ekartzen duela, baina, era berean, arazo ekonomiko handiak sor ditzake.



2011-04-25

Dublin-Belfast arkitektura

Sean O'Casy Comunity Center_O'Donnell & Tuomey_Dublin
Kilmainham Kartzela_Dublin
Grand Canal Theatre_Daniel Libeskind_Dublin
James Joyce Bridge_Santiago Calatrava_Dublin
Falls Leisure Center_Belfast
Falls Road apartamentu dorrea_Belfast


2011-04-21

Bitxikeriak: Belfast-eko medianera

Azken aste honetan Dublin eta Belfast-era egindako bidaian ikusitako bitxikeria bat dakart gaurkoan. Medianera bat eusteko sistema tenporal bat da, baina nork jakin zenbat daraman! Ea gustatzen zaizuen! 

PD: hurrengo egunetan bidaian ikusitako arkitekturak igoko ditut, zenbait gauza interesgarri ikusi genituen eta.



2011-04-06

Dios lo ve

Izenburua: Dios lo ve
Idazlea: Oscar Tusquets Blanca
Urtea: 2000
Argitaletxea: Anagrama

Laburpena:
¿Para qué ojos fueron creadas las enormes siluetas de Nazca? ¿Por qué los grandes creadores se empeñan en resolver aspectos de sus obras que ningún ser humano puede llegar a valorar?
Tusquets analiza este misterioso fenómeno a través de obras maestras de arquitectura, ingeniería, escultura, cine, pintura, jardinería, land art, toros, teatro..., y deduce que sus autores actuaron como si sus obras pudiesen ser observadas y valoradas por un ser superior.
Tras un recorrido irónico, polémico y apasionado, el autor concluye: En vista del sopor que el agnosticismo contemporáneo es capaz de producir, y aunque la existencia de Dios no nos acabe de convencer, ¿no sería mejor hacer "como si" Dios existiese y pudiese juzgar nuestras obras?
En este libro "Oscar Tusquets ha subido la apuesta" (respecto a sus libros anteriores, lo que no es poco decir) afirma Eduardo Mendoza en su introducción. Y añade "La permanencia de la obra y la fugacidad de las personas que la crearon; la razón última de la actividad artística; en definitiva, la relación del hombre con la muerte y también con la vida, son algunos de los temas que aquí se tocan, con delicadeza, sin dramatismo, casi con desenfado. No en vano la figura de Dalí, su presencia, cierra el recorrido y, en cierto modo, lo preside. La singularidad de este artista convierte en vivencia divertida lo que pudiera haber de sombrío en la reflexión".


2011-04-04

Sandiusterri kalearen etorkizuna

Argazki honetan, Txantxilako obren hasiera ikus daiteke. Bertan Hernaniko sarrera berria egongo da.
Hernaniko Txantxila parking-a zena, obretan da. Bertan, 200 etxebizitzatik gora eraikiko dira. Hala ere, nire proiektuan eragin zuzena izango duen elementua, Hernaniko sarrera berria izango da.

Sandiusterri kaleko sarrera zaharra, betidanik izan da nahiko bortitza, Galarreta eta Urnieta batzen dituen bideak duen trafiko maila handia dela eta. Horregatik, beharrezkoa suertatu da, etxebizitza berriekin batera, sarrera berria planteatzea. 

2011-03-28

Zumetarren tailerra


Jose Luis Zumeta eta bere alaba Usoa Zumeta margolarien tailer berria izango dena eraikitzen hasia da dagoeneko. Usurbilgo Txikierdi auzoan kokatzen den orube batean tamaina ezberdineko hiru kubok osatuko dute eraikinaren bolumetria.

Nahiz eta tailerraren eraikuntza duela 30 urte hasi, arazo ezberdinak zirela medio, eraikinaren zimentazioa soilik burutu ondoren, obra paralizatu egin zen. Urte tarte honetan, proiektu berrian bere horretan mantenduko diren urki, pago eta gaztainak hazi dira.

2011-03-22

Paisea

Izenburua: Paisea, Revista de Paisajismo
Frekuentzia: 4 ale/urteko
Webgunea: www.paisea.com
Prezioa: 58 € urtean (48€ ikasleek)

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...