2010-11-04

Talka Egiten Duten Espazioak

Gizakia bere inguruan duen espazioaren jabe egiten da. Lurraldea eraldatu eta bere beharretara egokitzen du espazio naturalak giza espazio bihurtuz. Hortik aurrera, sortutako espazio hauek bitan banatzen dira: publiko edo pribatuak.

Ibilgailua (kotxearen kasuan), gizakiak sorturiko espazio pribatu horietako bat da. Kasu honetan ordea, berezitasun bat dauka: espazio pribatu hau, norberarekin mugitzen da zeharkatzen ari garen espazio publikoan zehar. Berez, berezitasun hau abantaila bat da, gizakiak badu bere intimitatea gordetzeko behar bat, eta aski dakigun bezala, kotxeak badu pribatutasun hori. Consumer aldizkarian ateratako artikulu batek ezin hobe deskribatzen du ibilgailuek gizakian sortzen duten sentsazio hori:
"El coche... es el espacio físico en que el conductor se comporta tal como es, en él no está preocupado por guardar las formas. Damos rienda suelta a las expresiones más primitivas e irracionales de nuestro ser".

Norbera den bezalakoa agertze horrek dakar kotxean sortutako espazio horren desabantaila nagusia. Espazio mugikorrak izanik, noizean behin, elkarren artean talka egiten dute. Talka hauek gizakiarengan inbasio bat suposatzen dute, era berean ezinegona eta agresibitatea sortuaz.

Kotxeek dituzten forma eta koloreek agresibitate hori areagotu egiten dutela jakina da, beraz, posible al litzateke nolabait espazio horiek aldatzea? Kotxea al da umore aldaketa hauek sortzen dituen espazio bakarra? Arquitectura bidez sortutako espazioak eragin berdina izan al dezakete gugan? Ikerketa sakon bat egiteko gai bat dela iruditzen zait, guztiok baitakigu gizakiaren agresibitateak sortzen dituen ondorioak zeintzuk izaten diren...


1 comentario:

  1. aupa hi!

    langile abil hi de eh! bueno bueno, pasakonak hemendik eta emangoit nere iritziya de...

    ondo eotek iritzik elkartrukatzia, ta suposatzeit aurretik zekaun lana eramangarrigo ingo zaigukela.

    beno, degi lanian!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...