2011-01-27

Panoramikak

Egunero zerbait berria ikasteko jaioak omen gara. Herenegun unibertsitateko tailerrean lanean ari ginela, lagun bati bere argazkiekin panoramikak sortzeko beharra sortu eta nola egiten ziren ba ote nekien galdetu zidan. Nik, ideiarik ez nuela erantzun nion, nire argazki kamera ez zela beste munduko ezer.

Eskerrak, momentu horretan hirugarren lankide bat alboan zegoen, eta delako panoramika hauek sortzeko internet-etik Panorama Maker programa jaistea besterik ez zegoela esan zigun! Mila esker! Karrerako zazpigarren urtea izan eta horrelako trukiloak ez ezagutzea marka da gero!





3 comentarios:

  1. OOOOO, zelango panoramikak! De puta madre zeudek, alare polittagua geatukouake laukizuzenak moztuta, (bai bazekit argazkiko zatik kentzeitukela, baino alare).

    ResponderEliminar
  2. bai zea! hola askoze hobeto geatzeituketa! jaja. Ah, ta gauza bat: zeatik etzaiak harritzen komentatueken blogeko sarrera irakurtzeko errezena dekena izatia?

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...