2011-03-28

Zumetarren tailerra


Jose Luis Zumeta eta bere alaba Usoa Zumeta margolarien tailer berria izango dena eraikitzen hasia da dagoeneko. Usurbilgo Txikierdi auzoan kokatzen den orube batean tamaina ezberdineko hiru kubok osatuko dute eraikinaren bolumetria.

Nahiz eta tailerraren eraikuntza duela 30 urte hasi, arazo ezberdinak zirela medio, eraikinaren zimentazioa soilik burutu ondoren, obra paralizatu egin zen. Urte tarte honetan, proiektu berrian bere horretan mantenduko diren urki, pago eta gaztainak hazi dira.


Orubeak hego-mendebalde orientazioa du eta Zaldierreka sakanaren hegal batean kokatzen da, bertatik Oria ibaiaren erribera eta Andatza mendiaren bista paregabeak daudelarik.

Zumetarren ogibidea dela eta, arkitektura interesgarri bat sortuko delakoan nago, beraz, obraren eboluzioa jarraitzea interesgarria izango dela pentsatzen dut. Ea egia den!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...