2011-04-04

Sandiusterri kalearen etorkizuna

Argazki honetan, Txantxilako obren hasiera ikus daiteke. Bertan Hernaniko sarrera berria egongo da.
Hernaniko Txantxila parking-a zena, obretan da. Bertan, 200 etxebizitzatik gora eraikiko dira. Hala ere, nire proiektuan eragin zuzena izango duen elementua, Hernaniko sarrera berria izango da.

Sandiusterri kaleko sarrera zaharra, betidanik izan da nahiko bortitza, Galarreta eta Urnieta batzen dituen bideak duen trafiko maila handia dela eta. Horregatik, beharrezkoa suertatu da, etxebizitza berriekin batera, sarrera berria planteatzea. 


Nazionalean, bidegurutze bat beharrean errotonda bat planteatuko da, Santa Barbarara doan bidearen altueran. Horrela, trafikoa moteltzeaz gain, Ezkiaga pasealekuarekin zuzenean bat egingo duen sarrera berria planteatuz.

Sarrera berria eta etxebizitzak ikus daitezke obrako kartel honetan.
Sarrera berri honek Sandiusterri kalearen erabilera nagusia ordezkatuko du. Honen ondorioz, kale honek duen trafiko kopurua asko jeitsiko du, erabilera ezberdinak jasan ditzakeen espazio berri bat sortuz. Espazio berri hau, Musika zentru berriarekin batera, Lizeaga auzoaren berpizkundearen gakoa izango delakoan nago.

Kale honen bi alboetan, eraikin publikoak aurkitzen dira. Iparraldean Inmakulada ikastetxea eta Hegoaldean Urumea ikastolaren bigarren hezkuntzaren eraikina eta Sandiusterri zahar egoitza. Kale hau oinezkoen pasealeku bihurtuko balitz, lehen eta hirugarren adineko pertsonen arteko erlazioak bultzatuko lituzkeen espazio bihurtuko litzateke.

Espazio publiko berriak adina ezberdineko hiritarren arteko erlazioak bultzatuko lituzke, baina konexio hobea behar du

Espazio honek, ordea, herriaren erdigunearekiko konexio hobea behar luke, bi guneen artean dagoen kota aldaketa oztopo nagusi delarik. Puntu honetan du garrantzia nire proiektua den Musika Zentru berriak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...