2011-05-05

Funtzio askotako auditorioak

Gaur egungo gizarteak eskaintza kultural eta sozial handia eskatzen du. Denok nahi ditugu gure etxetik gertu polikiroldegi, kultur etxe, musika eskola eta zahar egoitzak. Horregatik, herri bakoitzak eskaintza guzti hauek bete behar dituenaren joera zabaldu da. Argi dago guzti honek aberastasun sozial bat ekartzen duela, baina, era berean, arazo ekonomiko handiak sor ditzake.




Hernani bezalako herri batentzat, musika eskola eta auditorio berri bat sortzeak esfortzu ekonomiko handia eskatzen du. Gaur egun dirua ez da hain erraz lortzen eta horrelako proiektu bat aurrera eramaterako bere onura eta erabilerak oso ondo aztertu behar dira.

Zertarako erabiliko da auditorioa? Kontzertuetarako bakarrik? Zenbat kontzertu ospatuko dira urtean zehar? Orduan merezi al du eraikitzeak? Beste ezer egin al daiteke espazio horrekin? Zer? Ze ezaugarri izan beharko  ditu, beraz, espazio horrek?

Galdera hauei erantzunez ondorio argi batetara iritsiko gara: gure auditorioak flexibilitate handia beharko du izan. Gaur egun, badira era honetako espazioetan flexibilitatea izaten lagunduko diguten sistemak. Sistema hauek, auditorioko eserlekuak mugikor bihurtzen dituzte. Era honetan, kontzertuak, herri afariak, dantzaldiak, konbentzioak, hitzaldiak...espazio berdin batean ospatu daitezke.

Adibide gisa, eta sistema horiek ezagutu ditzazuen Figueras enpresak egindako obra batzuen irudiak ekarri dizkizuet:








No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...