2011-11-02

Palm House

Proiektua: Palm House
Arkitektoa: Decimus Burton, Richard Turner
Kokapena: Kew Gardens, London
Urtea: 1848


Azalpena:
Palm House, Londresko Kew Gardens jardin botanikoan kokatzen den altzairu eta beirazko negutegi bat da. Eraikin hau, XIX. mendean Inglaterran sortu zen arkitektura industrialaren lehen adibide nagusia da.

1844-1848 urte artean eraiki zen eta bere egileak Decimus Burton arkitektoa eta Richard Turner ingenieroa izan ziren. Eraikinaren egitura fundiziozko altzairuz egindako zutabeetan oinarritzen da. Oinarri hauetan tamaina ezberdineko gangak sortzen dituzten altzairuzko nerbioak apoiatzen dira. Egitura osoa beirazko pieza txiki batzuen bitartez estaltzen da.

100 metro luze eta 19 metroko altuera maximo bat duen eraikin honek, hiru altuera ditu eta bertan dauden landareak azpitik, edota, gainetik ikusteko aukera ematen digu. Horretarako, altzairuz egindako karakol formako eskilara eskultoriko bat baliatzen da.

Esan beharra dago, negutegi honek, eguzkiaren energia aprobetxatuz, kanpoko giroa baina 20 gradu gehiago sortzen dituela. Horrela, bere barrualdean tropikoetako palmera eta landare asko bisitatzeko aukera dugu.








No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...