2010-12-23

Musika Zentruaren Programa

1. Musika Eskola
1.1.Musika irakatsi eta praktikatzeko lekua
-2 gela musika mintzaira eta abesbatza irakasteko (gela bakoitzak 20-30 pertsonentzako nahiko tokia duela). Azalera 40m2/gela.
-11 gela musika tresnak irakasteko (3-4 lagunek aldi berean eskola emateko modukoak). 5 gela zeinetan A=15m2/gela, eta 6 gela non A=25m2/gela.
-2 gela herri musika tresnak eta hainbat joera desberdin irakasteko (5-6 lagunek eskolak aldi berean emateko modukoak). A= 30m2/gela
-Gela 1 perkusioa irakasteko. A=40m2. Gela honi itsatsirik ikasteko gelatxo bat egongo da, kristalezko itxitura izango duena, batetik bestea bistaratzeko moduan. Gelatxoaren A=15m2. Eraikinaren areto nagusitik hurbil, kontzertuak daudenean instrumentuak erraz eraman ahal izateko.
-4 gela talde lanerako (musika banda, akordeoi orkestra, herri musika tresnak, teklatuak...). Gela bakoitzak 15-20 lagunentzako tokia duela, A=40m2/gela. Gela hauetako bati itsatsirik beste gelatxo bat egongo da, grabaketak eta anplifikazio, nahasketa, mikrofonia eta bestelako materialeak gorde eta mantentzeko. Gelatxo horrek kristalezko itxitura izango du, batetik bestea bistaratzeko moduan. A=20m2.
-3 gelatxo bakarka ikasteko. A=15m2/gela.

1.2.Administrazioa, zuzendaritza eta bestelako zerbitzuak
-Administrazioarako eta jendeari harrera egiteko bulego bat. A=30m2.
-Zuzendaritzarako bulego bat. A=15m2.
-Irakasleentzako eta bileretarako gela bat. A=20m2.
-Liburutegi, fonoteka, bideoteka bat. A=50m2.
-Biltegi orokor bat. A=50m2.

2.Kontzertu Aretoa
-Ekitaldi areto bat, behar bezala prestatua kantaldi, abesbatza eta orkestretarako. 300 eta 350 ikusle artean eserita hartzeko ahalmena duena.
-Aretoak biltegi propioa ezango du, 100 m2-koa, kanpoko aldeko zamalanetarako gunetik sarrera duena (zuzena edo karga-jasogailu bidezkoa).
-Interpretari kabina. A=10m2.
-Argia eta soinua kontrolatzeko kabina. A=15m2.
-Jantzigela kolektibo bat. A=40m2. Gutxienez dutxa kolektibo, konketa eta 2 komun ontzi dituena.
-Musika entseguetarako gela bat. A=100m2.
-Barra/kafetegi eta arropatokirako leku bat, 40m2-koa atondo inguruan jartzekoa.
-Aretoak behar bezalako harrera gune bat izango du, musika eskolarekin komunikatuko duena.

3.Errotaziozko Aparkalekua
-100 ibilgailurentzako tokia izango duen aparkalekua aurreikusi beharko da, musika zentrua eraikitzeko kendu diren 62 aparkalekuak berreskuratuz.

3 comentarios:

  1. Baten batek programa honetan elementuren bat faltan bota edo daudenei buruz iradokizun bat balu eskertuko nuke hemen azaltzea.

    ResponderEliminar
  2. joe, bai fin zabiltzala korta!! nire ustez oso programa txukuna bilatu duzu, animo ta bide batez urte berri on langile!

    ResponderEliminar
  3. Mila esker Teresa!! Hala ere, nik uste, zeoze ahaztu zaitela fijo!!

    Zuk de gabon onak izan eta urte berri on!!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...